Edukira joan

John Polanyi

Wikipedia, Entziklopedia askea
John Polanyi

(2019)
Bizitza
JaiotzaBerlin1929ko urtarrilaren 23a (95 urte)
Herrialdea Kanada
 Alemania
BizilekuaToronto
Berlin
Familia
AitaMichael Polanyi
Ezkontidea(k)Brenda Bury (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaThe Manchester Grammar School (en) Itzuli 1946)
Torontoko Unibertsitatea 1954)
Manchesterreko Unibertsitatea 1952) Doktoretza : kimika
University of Toronto Schools (en) Itzuli
Hezkuntza-mailakatedraduna
Doktorego ikaslea(k)Andrew James Hudson (en) Itzuli
Han Bin Oh (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakkimikaria, fisikaria eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k)Toronto
Enplegatzailea(k)Torontoko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Zientzien Pontifize-Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Hungariako Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Royal Society of Canada (en) Itzuli
Edinburgoko Errege-elkartea
Indiako Zientzien Akademia Nazionala

John Charles Polanyi (Berlin, 1929ko urtarrilaren 23a) kanadar kimikaria da, alemana jatorriz. Familia hungariarra zuen, baina aitak Berlinen lan egiten zuen. 1933an Erresuma Batura ihes egin behar izan zuten, Alemaniako egoera politikoaren eraginez. Polanyik Manchesterko Unibertsitatean egin zituen kimikako ikasketak, eta 1952an eskuratu zuen doktoregoa. Kanadako National Researche Councilen ikertzaile gisa lan egin ondoren, Torontoko Unibertsitateko irakasle izendatu zuten (1956). 1965 inguruan kanadar hiritartasuna eskuratu zuen. Polanyi kimika molekularrean aditua da, eta erreakzio kimikoen ikerketan nabarmendu da. Erreakzio kimikoen dinamika eta atomoen portaera ikertzeko, erreakzio horietan atomo kitzikatuek igortzen dituzten izpi infragorriak erabili ditu. Bere lanetan ikusi ahal izan zuenez, erreakzio kimiko batean zehar elektroi batek energia galtzen duenean, energia hori argi ikusgarri gisa edo uhin-luzera ikusezin gisa kanporatzen, kimiolumineszentzia izeneko prozesuaren bidez. Polanyik aurkitu zuen kimiolumineszentzia infragorriari esker erreakzio kimikoaren aldi bakoitzari buruzko xehetasunak antzeman daitezkeela. 1986an Kimikako Nobel Saria lortu zuen Y. T. Lee eta D. R. Herschbach zientzialariekin batera. Baina kezka zientifikoaz gainera, Polanyik gizarte-politikei eta armen kontrolari buruzko ekimenak eraman ditu aurrera eta aztergai izan du zientziaren eta gizartearen arteko harremana.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]